XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aurrez-aurre bat

Ona emen, irakurle, Laterri-Batza'n United States jazo zana, eztakit noz.

Mister Fist, oso jeniño txarrekoa da.

Rabbiton ixena daun uriko 36'garren kalian, 1679'garren etxian, 18'garren oñian, bixi da.

Mister Kick be, demontrien jeniñokua da, Rabbitown'en bertan bixi da berau be, 36'garren kaleko 2.748'garren etxian, 27'garren oñian.

Goiz baten eguraldi ederra eguala-ta, bijak urten ziran kalera batera-samar; bata, Mister Fist, errekaldera juateko asmuagaz, ta bestia, Mister Kick, mendialderako asmuagaz; eta beraz, bata berantza ta bestia gorantza.

Bijak joyazan izparringija irakurten astiro-astiro ormearen ondotik.

Alkar top-egin ebenian, Mister Kick'ek, bere eskumatik joyalako, ezeban utzi gura orma-aldia ta gelditu egin zan, bestiari begira-begira.

Mister Fist etzan kenduten albora ta berau be izparringitik begijak jaso ta Mister Kick'en arpegijan jarri ebazan.

Egon ziran alantxe apurtxu baten, da....

- Ia alde-egiten dozun, esan eban, Mister Kick'ek.

- Ez nik alde-egin, erantzun eban Mister Fist'ek.